Europako Legebiltzarrak 2004.en urtea "Kirolaren bidezko heziketa"ren urtetzat izendatzen du.
- Detalles
- Categoría: Noticias, Transfronterizo del Deporte
- Fuente: Beñat Ibarbia

Europako Legebiltzarrak Nizako Kontseiluan jasotako kirolaren balio hezitzailearen izendapena bereganatu eta 2004.en urtean zehar kirolaren bidezko heziketa sustatzeko hainbat neurri aurrera eramanen ditu.
Europako Legebiltzarrak 291/2003/CE Erabakiaren bitartez kirolaren bidezko heziketaren urtea izendatu du 2004.en urtea. Erabaki honen bitartez Legebiltzarrak kirolaren garrantzia adierazi nahi du kalitatezko heziketa baten ezinbesteko baldintza bezala. Erabakiak xede batzu ezartzen ditu: Hezkuntza erakundeak eta kirol erakundeen arteko elkarlana bultzatzea; kirolak dituen balioak erabiltzea, bai norberaren nortasuna indartzeko bai harremanetarako gaitasuna garatzeko, halanola: talde-lana , elkartasuna, tolerantzia eta joko garbia textuinguru kultur-anitz batean; bolondres jarduerak duen alderdi hezitzailea ulerataraztea, batez ere gazteei; gizatalde baztertuak gizarteratzeko kirolaren erabilera bultzatu eta esperientziak elkarri erakustea; hezkuntza fisiko eta hezkuntza intelektualaren arteko oreka bilatzea eta goi-mailako kirolari gazteen hezkuntza arazoak kontuan hartzea.