Aurkezpena
Mugaz gaindiko Zuzenbide Behatokia Bidasoaz bi aldeetako abokatuek eta zuzenbide fakultateetako irakasle eta ikasleek sortu zuten mugaz gaindiko arazoak konpontzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako eta Baionako abokatuen elkargoek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Baionako Fakultateak elkarlan hori Iuris Muga Mugaz gaindiko Zuzenbide Behatokiaren bidez gauzatzea erabaki dute.
Behatokiaren helburua da mugaz alde bateko eta besteko sistema juridikoak ezagutaraztea eta Behatokiaren sarea bitarteko dela mugaz gaindiko kasuak konpontzen laguntzea. Helburu horiek lortzeko, Behatokia alde bateko zein besteko auzitegiek mugaz gaindiko kasuei buruz emandako jurisprudentzia txikia biltzen eta horren jarraipena egiten aritu da etengabe eta datu base publiko bat osatu du; horrekin batera, mugaz gaindiko gaiekin zerikusia duten Espainiako eta Frantziako zuzenbideari buruzko berri interesgarriak zabaltzen ditu eta estatu bateko eta besteko zuzenbidearen inguruko prestakuntza ematen die alde bateko eta besteko zuzenbidearen alorreko profesionalei.